Euren estiloari jarraituz, umorea izango da nagusi lan berrian. Amaia, Pakita, Kati, Maribi, Mari Carmen, Mari Jose dira oholtza gainean arituko diren antzezleak, eta iaz estreinatu behar zuten ikuskizuna berrartu eta ondo prestatu dute, asteburu honetan herritarrei erakusteko.
Barrea eragiteko asmoz
"Mundu ero honetan zentzua izateak ez du zentzurik. Burua galtzea eta norbere buruari barre egitea gure ongizate emozionalerako terapia bat da. Hori horrela, gure antzezlan berrian, sei emakume beren burua ulertzen saiatuko dira, euren erokeriak partekatuz. Barrea erabiliko dugu gizarteari dramatizazioa kentzeko tresna gisa", adierazi du Mari Carmen Fernandez antzezleak.