Atama Eskoriatza Kenpo taldeko Leire Rato borrokalaria garaile izan da Errenterian jokatutako MMA striking txapelketan, -60 kilokoen kategorian, Samia Fernine borrokalariaren aurka irabazita. Bestalde, -72kilokoen kategorian, Urko Hernandez borrokalariak KO (knock-out) batekin garaitu zuen Jose Antonio Garcia Mondra, saihetsetan emandako ostikoarekin –Bideoan ikusgai–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.