"Galdetegiko erantzunek balioko dute batetik Eskoriatzan euskarak duen egoerari buruz herritarrek duten pertzepzioa jasotzeko, eta bestetik aurrera begira zein eragin esparruk izan beharko lukeen lehentasuna ezagutzeko. Horrez gainera, udal euskara zerbitzuarekin elkarlanean jarduteko prest dauden herritarrek, euren kontaktua utzi ahal izango dute galdetegian bertan (borondatezkoa da)".
Galdetegia euskaraz nahiz gazteleraz bete ahal izango da, Udalak interesa baitauka euskaraz hobeto edo okerrago moldatzen direnen iritzia nahiz euskaraz ez dakitenena jasotzeko. Ikuspegia guztiak kontuan izatea beharrezkoa baita, ahalik eta Plan egokiena diseinatzeko. Beraz, guztiok animatzen zaituztegu galdetegiak bete eta zuen iritzia udalera bidaltzera.