Zazpi elizateak zeharkatu, horiek ezagutzeko asmoz

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 15a, 11:22

Duela bi urte egindako martxa hasi berri.

Eskoriatzako zazpi elizateen oinezko martxa domeka honetan egingo dute. Bi urtean behin egiten den martxa da eta edizio bakoitzean ibilbidea aldatzen da. Hori horrela, guztira, 29 kilometro dituen ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, eta, 07:00etan Fernando Eskoriatza plazatik abiatuta, honako hau izango da ibilbidea: Eskoriatza-Bolibar-Mendiola-Gellao-Apotzaga-Marin-Zarimutz-Mazmela-Eskoriatza. Hamarretakoa, berriz, San Adrianen emango dute.

Zazpi elizateen oinezko martxa Txikirri-txikirri mendi martxarekin txandakatzen dute, eta aurten, Bolibar aldean egingo dute zirkularra.

Parte hartzeko ez da dirurik eskatzen, eta antolatzaileek esan dute jendea pozik geratzen bada nahikoa dutela. "Martxa honen jatorrizko espiritua domeka goiza pasatzea izan zen, Eskoriatza ezagutzeko, parte-hartzaileen arteko lehia barik, nor bere erritmora. Hala, Jose Manuel Crespo Santanderino, Pako Izaguirre… eta haien lagunartea hasi ziren antolatzen oinezko martxa hori. Hala ere, zerbait informala izan arren, anbulantzia jarri behar zen, administrazioarekin gestioak egin, ibilbidearen markaketa… Atxorrotx Kultura Elkartekoak sartu ginen antolakuntza horretan; betiere, Eskoriatzako Udalaren babesarekin eta herriko zenbait enpresaren laguntzarekin. Hala, egunean hamabi lagun inguru arituko gara antolakuntzan; batzuk elkartekoak eta beste batzuk ez. Kontua ondo pasatzea izango da; martxa sortu zeneko ideiari jarraituz", adierazi du Edorta Barandiaranek, antolakuntza taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak