Ibarraundi museoan hilaren 14tik 16ra bitartean egongo da ikusgai, eta ordutegia hau izango da: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 17an, berriz, larrialdia eta trantsizio energetikoa hizpide dituen erakusketa izango da ikusgai, Santa Marinako azokan. Horrekin batera, energia fakturen inguruko hitzordua izango da Goienerren eskutik, museoan, hilaren 15ean –17:00etatik 19:00etara– eta hilaren 17an –11:00etatik 13:00etara–. Fakturak eramatea ezinbestekoa izango da.