Jose Arana egoitzaren alboko eraikinean dago zentroa, nahiz eta pasabide batekin bi eraikinak lotzen diren. Hain zuzen, eraikin batean ari dira hezetasun arazoak konpontzeko lanetan. Jose Arana Patronatuaren inbertsioa 25.000-30.000 euro ingurukoa dela azaldu du Zubizarretak: "Arazoa ez da larria, baina egin beharrekoa da. Horrekin batera, eraikineko goiko terraza konpontzeko aprobetxatuko dugu; eguzki-plakak jarri nahi ditugu han. Horrenbestez, saneamendu lanak egingo ditugu".