'Sasi guztien artetik' jardunaldia egingo dute bihar Huhezin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mai. 7a, 13:17

'Sasi guztien artetik' jardunaldiaren iazko edizioa.

Fakultatean izango da jardunaldi irekia, baina aurrez izena eman behar da. Hiru gonbidatu egongo dira: Josu Martinez, Xabier Irujo eta Alaitz Aizpuru.

Euskal kulturak zineman, historian, filosofian eta beste arlo batzuetan dituen erronkak lantzea xede, Sasi guztien artetik jardunaldia egingo dute bihar, hilak 8, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. 16:00etatik 18:15era bitartean izango da, Euskal Kulturaren Eragiletzako Masterraren bigarren jardunaldia dela-eta, eta hiru gonbidatu gerturatuko dira: Josu Martinez zinema zuzendaria, Xabier Irujo historialaria eta Alaitz Aizpuru filosofoa. Irekia da, gainera, jardunaldia, baina aurrez izena eman behar da.

Huhezik beharrezkotzat jotzen du "euskal kulturak dituen desafioei aurre egiteko" eragileak trebatzea, eta horregatik du abian Euskal Kulturaren Eragiletzako Masterra. "Kultur eragileen harrobia prestatzea da helburua, hezkuntza arautuan eta ez-arautuan nahiz udaletako edota beste erakunde publiko batzuetako kultura arloetan jardungo duten profesional horiek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak