400 landare inguru saldu dituzte Loratu ekimenean

Miren Arana Pagaldai 2024ko mai. 4a, 13:43

Axtroki Merkataritza Elkarteak antolatuta beste behin Loratu ekimena egin da Fernando Eskoriatza plazan. Laugarrenez, Usurbilgo Urtinea lorategikoek bete dute loraz plaza

"Aurten ere herritar asko hurbildu dira loreak jaso edo erostera" dio Axtroki Merkataritza Elkarteko kideak, Jabi Altunak. Izan ere, bezeroek herriko denda eta tabernetan egindako erosketekin txartel batzuk eskuratu dituzte, gaur loreengatik aldatzeko: "dendariok bezeroei opari bat egiteko antolatu dugu azoka".

Txartelik ez dituzten herritarrek ere izan dute aukera loreak erosteko, hala guztira 400 lore baino gehiago saldu edo aldatu dira txartelengatik. Jabi Altunaren hitzetan, "lore pila bat saldu dira, eta jende pila bat ere ibili da. Datorren urtean ere ziurrenik antolatuko dugu azoka beraz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak