Palestinako egoera jasangaitza salatzea izan dute berbagai

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mai. 3a, 12:22

Eskoriatzako udalbatzako kideak, apirileko ohiko osoko bilkura hastear.

Apirilaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran zenbait gai jarri zituzten mahai gainean udalbatzako kideek. Besteak beste, Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak eskatuta alkatetzak aurkeztutako mozioa izan zuten berbagai. Eskoriatzako EH Bilduren baiezko zapi boto jaso zituen mozioak, eta oposizioaren ezezko hiru boto.

Palestinan berehalako su-etena eskatzea, Israelek biztanleria zibilaren aurka egindako eraso guztiak salatzea, Israelgo Gobernuarekin harreman instituzional guztiak etetea behin betiko su-etena izan arte… erabaki dugu", adierazi zuen, laburbilduz, Xabi Uriartek, Eskoriatzako EH Bilduko bozeramaileak.

Oposizioaren ustez, motz

Josu Ezkurdiak, Eskoriatzako EAJko bozeramaileak, mozioa motz geratzen dela azaldu zuen: "Palestinaren aurka egindakoak gaitzetsi arren, Hamas-ek egindako terrorismoa ere salatu beharko litzateke, dituzten bahiketak… ez da minaren kopurua neurtu behar, sufrimendu guztia gaitzetsi behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak