'Udalatx' eta 'Zuloan zu?' dokumentalen proiekzioak gaur

Imanol Beloki Unamuno 2024ko maiatzaren 3a

Bi dokumental ikusteko aukera egongo da gaur, egubakoitza, 19:00etan hasita, Zaldibar antzokian: batetik, Udalatx, ura eta atxa. eta, bestetik, Zuloan zu? dokumentala.

Udalatx, ura eta atxa. Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala da, Eñaut Iturbek eta Iban Ayesak zuzendutakoa. 37 minutuko ikus-entzunezkoa da, Arrasaten hain kuttuna den Udalatx mendiari balioa ematen dio.

Horrekin batera, 23 minutu dituen Zuloan zu? dokumentala proiektatuko dute. Oñatin egindako espeleologia filma da; izan ere, Arantzazuko leize batean izandako azken esplorazioak eta ustekabeak batzen ditu Aloña Mendi Espeleologia Taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak