San Pedro jaietako haurren danborradan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 17a, 15:10
Eskoriatzako haurren danborradako une bat.

San Pedro jaietan umeen  danborradan parte hartu nahi duten guztientzat izen ematea zabaldu berri dute. Danborrada eguna ekainaren 30ean zapatua izango da, eta, entseguak, berriz, astelehenetan eta eguaztenetan, pilotalekuan –entseguak ekainean hasiko dira–. Izen-ematea apirilaren 30a baino lehen egin beharko da.

San Pedro jaietan umeen danborradan parte hartu nahi duten guztientzako informazioa:

  • Danborrada eguna eta ordua: ekainaren 30ean, 12:00etan.
  • Adina: 4 eta 16 urte bitartean (2008-2020 artean jaiotakoak).
  • Entseguak ekainean hasiko dira (astelehen eta eguaztenetan 18:30ean pilotalekuan).
  • Izena emateko epea: apirilak 30 baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak