Garazi & Sala bikote akustikoaren saioa zapatuan, Urrestillan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 12a, 11:19
Asier Sala eta Garazi Barrena musikariak kontzertuan.

Punk-rock doinuak oinarri, zenbait bertsio eskainiko dituzte Asier Sala eta Garazi Barrena musikariek zapatuan Eskoriatzan egingo duten kontzertu akustikoan.

Azkenaldian emanaldi ugari egiten ari dira bi arrasatearrak, Garazi & Sala izenpean, eta, Eskoriatzako emanaldia berotzeko, bihar, egubakoitza, Arrasaten, Altamirako plazatxoan kontzertua emango dute, 22:30ean.

Eskoriatzan zapatuan izango da kontzertua, 18:00etan, Urrestilla tabernan, eta bertsioz betetako saioa egingo dutela aurreratu du Asier Salak: "Bertsioak eskainiko ditugu. Kantu klasikoak izango dira; ingelesezko punk-rock doinuetatik abiatuta, euskal abesti klasikoetarainoko errepasoa egingo dugu. Bide horretan, folk doinuak dituzten kantuak ere tartekatuko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak