Futbarrio txapelketak hartu du lekua Manuel Muñoz kiroldegian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko martxoaren 30a

Malko Enpresa Junior Elkarteak antolatuta, Futbarrio txapelketako partidak jokatzen dabiltza gaur Manuel Muñoz kiroldegian. Bigarren aldia du txapelketak, eta adin nagusikoei zuzendutako dago. 09:00etan hasi dira partidak, eta iluntzera arte luzatuko dira; guztira, zortzi taldek hartu dute parte.

Equipo Ganador izeneko taldeak irabazi zuen, azkenean, txapelketa. Hain justu, 600 euroko saria etxeratu zuten.

'Equipo Ganador' taldea, Futbarrio txapelketako irabazlea. Irudia: Futbarrio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak