Azken urteetan moduan, eguna zehaztuz hasi dira Atxorrotx Kultura Elkartearen Egunaren berri ematen antolatzaileak. Iaz, ezusteko sorpresa kontzertua izan zuten, esaterako. Iskanbila talde arrasatearraren itzulera kontzertua antolatu zuten. Aurten, agian ez da ezustekorik izango, baina, antolatutako programarekin pozik daudela adierazi dute antolatzaileek.
Jakin mina piztu guran
"Herritarrei gogoa, ilusioa eta egongo denaren jakingura piztea da asmoa, eta oraingoz maiatzaren 11n espatuko dugula eguna esan nahi izan dugu. Eguna iritsi ahala aterako dugu kartel osoa, eta jendearen gustukoa izango dela aurreikusten dugu. Bailarako musika talde bat izango dugu ia edizio guztietan moduan, kanpotik etorritakoren bat… ikusiko dugu".