Lurralde Oreka Berdea departamentu berria dela gogoratu du Arrutik: "Nekazaritza eta basogintza ikuspegi berri batetik lantzera datorren departamentu berria da. Nekazaritzatik gizartearen behar berriei erantzutea du helburu, lehen sektoretik zer egin daitekeen aztertzea. Legealdi honetan izango dugun erronka nagusiak azalduko ditugu; betiere, solasaldi eran enfokatu dugun saio irekia da gaurkoa".