Leire Ratok borrokaldia izango du Combat Sambon

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 22a, 11:07

Leire Rato borrokalaria, Juan Antonio Garcia eta Ion Garcia aita-semearekin, brontzea lortu zuenean MMA diziplinan, Espainiakoan.

Atama Eskoriatza taldeko Leire Rato borrokalaria Combat Sambo Txapelketa Nazionalean izango da asteburuan, Madrilen, Tres Cantosko kiroldegian, senior kategorian lehiatzen. "Aste batzuk daramatzat Espainiako txapelketa hau prestatzen entrenamendu espezifikoekin, eta postu ona lortzeko itxaropen handiarekin noa", dio borrokalariak. Honako hau gaineratu du: "Borroka-modalitate betea da, eta lurrean ere borrokatu daiteke. 59 kilo baino gutxiagoko kategorian borrokatzen naiz ni, eta gogoz eta motibatuta %100 emateko".

Horren ostean, apirilaren 20an, Donostian, MMA diziplinako borroka izango du kaiolan. AFL ligako lehia horretan, 60 kilo baino gutxiagoko borrokalarien arteko borroka hitzartua izango da, eta Jess Castroren aurka izango du Ratok borroka.

Leire Ratok izango duen borrokaldiko kartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak