Malkok abenduaren 30ean burutu zuten Futbarrioren lehengo edizioa, Eskoriatzan, Manuel Muñoz kiroldegian, eta arrakasta izanda, berriro antolatzea erabaki dute. Bigarren edizioan, goizean goizetik hasi (08:30)eta gauera arte (20:00) iraungo duen futbol areto txapelketa antolatuko dute. Sariak esanguratsuagoak izango dira, eta ekitaldia profesionalagoa izatea nahi dute, lehenengo edizioan izandako akatsak zuzenduz.
Elkartasuna Palestinari
Palestinako herriak pairatzen ari den genozidioaren aurrean elkartasuna adierazteko, otarraren bitartez irabazitako irabazien %50a Palestinaren aldeko kausara bideratua izango dela. Instituzio eta klubetatik haratago, parte hartu nahi duten guztiei aukera eman nahi die antolatzaileek areto futbolean jokatzeko, eta gonbidapena herritar guztiei zabaltzen zaie.
Txapelketaren egitura
Taldeak zazpi jokalariz osatuta egongo dira, gutxienez, eta gehienez, 20 taldek eman dezakete izena, eta gutxienez, zortzi taldek.
Izan ere, zortzi taldek baino gutxiagok izena ematen badute ez da txapelketa egingo eta dirua itzuliko zaie parte-hartzaileei.
Lehenik, multzoen faseak jokatuko dira, eta multzo bakoitzetik bi talde sailkatuko dira. Ondoren, partida bakarreko kanporaketak egingo dira (final-laurdenak, finalerdiak, hirugarren eta laugarren postuak, eta, azkenik, finala).
Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu izena emateagatik, eta partiduak bi zatitan jokatuko dira, eta zati bakoitzaren iraupena parte hartzen duten taldeen kopuruaren araberakoa izango da. 8 eta 12 talde artean apuntatzen badira, zati bakoitzak 12 minutu iraungo ditu, eta 12 taldek baino gehiagok izena emanez gero, zati bakoitzak 10 minutu iraungo ditu.
Talde bakoitzak epaile bat izendatuko du, eta beste bi talderen arteko partidu bat epaitu behar du. Talde aurkarien arteko kamiseten koloreak bereizteko, eta nahasteak ekiditeko beste bi kamiseta pare desberdin eraman beharko dituzte parte-hartzaileek behar dira. Txapelketa 08:30etan hasi eta 20:00rak baino lehen amaituko da.
Sari nagusia 600 eurokoa
Txapelketa irabazten duen taldeari 600 euroko saria eta txapelketako txapeldunaren garaikurra emango zaizkio. Bigarren taldeari 300 euroko saria eta bigarren sailkatuaren garaikurra emango zaizkio. Hirugarren sailkatuari 100 euroko saria eta hirugarren sailkatuaren garaikurra emango zaizkio. Gainera, txapelketako golegile onenaren, torneoko atezain onenaren eta torneoko jokalari onenaren sariak egongo dira.
Izen-ematea 'Instagram'-etik
Izena emateko azken eguna martxoaren 25a izango da. @futbarrio.txapelketa Instagram kontuan deiturikoan. Bertan txapelketako kartela argitaratuko dute. Horrekin batera, argitalpenari atxikitutako testuan, zein Instagram kontuaren deskribapenean helbide bat egongo da erabiltzailea galdetegi bat betetzera bideratuko duena. Bertan datu hauek eman beharko dira:
- Taldearen izena
- Taldeko parte-hartzaileak
- Taldeko jokalari bakoitzaren izen-abizenak
- Inskripzioa ordainduko duen arduradunaren izena eta bere telefono zenbakia
Talde bakoitzak 100 € ordaindu beharko du izena emateko. Talde bakoitzeko arduradunak 100 euroko banku-transferentzia egin beharko du Malko-ren kontura, martxoaren 26a baino lehen.