'Bote prontoan' antzerki musikatua izango da domekan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ots. 15a, 18:06

Maria Zubimendi musikaria eta Esti Curiel antzezlea.

Haur eta familientzat, bereziki, zuzenduta, Maria Zubimendi musikariak eta Esti Curiel antzezleak Bote prontoan izeneko antzerki musikatua eskainiko dute domeka honetan, Zaldibar antzokian, 17:00etan.

Itsasoan inspiratutako testu eta musika sortu dute bi artista zumaiarrek, eta proposamen horrekin izango dira Zaldibar antzokiko agertoki gainean. Malena (Esti Curiel) izango da istorioaren protagonista, kostaldera iritsi berri den emakumea eta bertako ohitura eta kondairak entzunaz herria eta herriko jendea ezagutuko du. Kontakizuna musikaz girotzeko, berriz, Maria Zubimendik akordeoia joko du ikuskizunean zehar. Sarrerak hiru eurotan daude salgai, eta, interesa duenak aldez aurretik erosi ditzake Manuel Muñoz kiroldegian edo bibe.me webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak