San Pedro jaiak antolatzen hasteko bilera hilaren 21ean

Imanol Beloki Unamuno 2024ko otsailaren 15a

San Pedro jaiak 2023 hasiera.

Datorren astean, otsailaren 21ean, eguaztena, 18:30ean, bilera irekia egingo dute kultur etxeko lehenengo solairuko areto nagusian, San Pedro jaietako egitaraua prestatzen hasteko.

Herriko jaietan orotariko programazioa antolatzeko, garaiz prestatzen hastea komeni da, eta honako hau izango da Eskoriatzako Udalak egingo duen lehenengo deialdia. Interesa duen edonork izango du batzar horretan eta aurrera begira egingo direnetan parte hartzeko aukera. Hain zuzen ere, Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera, eskoriatzar guztien gustuko jaiak prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak