Lehenengo zati osoa 3 eta 0 irabazten joan arren; zatiko azken minutuan sartu zuten gola gernikarrek, eta hala deskantsura, markagailuan 3 eta 1 zirelarik iritsi ziren.
Atsedenaldia eta gero, minutu bakarra behar izan zuen aurkariak Eskoriatzari beste gol bat sartu eta markagailuan 3 eta 2 jartzeko. Ostean, penalti bat jaurtita berdinketa lortu zuen Gernikak. Hortik aurrera, erasoan aritu ziren gernikarrak, eta bost minutu inguru behar izan zituzten beste hiru gol sartzeko.
Bigarren zatiko erdialdean, markagailuan hiru eta sei zirelarik, Eskoriatzak bosgarren falta burutu eta gutxira, Gernikaren aldeko bi penalti bikoitz adierazi zituen epaileak; bietako bat kanpora bota eta bestea Eskoriatzako atezainak gelditu zuen.
Eskoriatzarrek taktikaz aldatuta, laugarren gola sartzea lortu zuten arren, markagailuan 4 eta 9 amaitu zen partida. Punturik irabazi ez arren, 13. postuan jarraitzen dute eskoriatzarrek sailkapenean