'Harira' saioan izango da Edorta Zubizarreta alkatea otsailaren 16an

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 8a

Edorta Zubizarreta Alegria.

Debagoieneko alkateak izango dira protagonista datozen egubakoitzetan Goiena telebistako Harira saioan. Hala, Eskoriatzako alkate Edorta Zubizarreta Alegria izango da hurrengo egubakoitzean, hilaren 16an –18:20, 20:20 eta 22:20–. Herriko kontuen gaineko galderak erantzungo ditu, eta herritarrek ere euren tartea izango dute alkateari dituzten galderak egiteko.

Edorta Zubizarretari galderak bidaltzeko azken eguna otsailaren 12a izango da; goizeko bederatziak baino lehen bidalita egon beharko dute. Hiru aukera daude: berriak@goiena.eus posta elektroniko helbidera idatzita; edo Whatsapp zein Telegram bidez: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak