Iñaki Corral hil da, Eskoriatza Kirol Elkarteko areto futbol saileko aitzindarietako bat

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ots. 6a, 10:44

Ezkerretik hasita, bigarrena da Iñaki Corral.

Domekan hil zen Iñaki Corral arrasatearra 58 urte zituela, eta, Eskoriatza Kirol Elkartetik doluminak adierazi dizkiete bere senide, lagun eta kide guztiei. Brues taldeko jokalaria izan zen, eta, handik sortu zen Eskoriatza Kirol Elkarteko areto futbol taldea.

Corralek ibilbide luzea egin zuen Eskoriatza Kirol Elkartean. Areto Futboleko jokalaria izan zen, entrenatzailea eta baita zuzendaria klubeko bere lehenengo urteetan, eta lorpen ugari lortu zituen. Horien artean, Hirugarren Mailara lehen aldiz igotzea lortu zuen  (Lehen Maila Nazionala B) areto futbol taldea, Antonio Regaño eskoriatzarrarekin batera.

Iñaki Corral, behean, erdian, Eskoriatzako areto futbol taldearekin, talde argazkian.

Eskoriatza Kirol Elkartetik doluminak helarazi dizkiete sare sozialetatik bere senide, lagun eta kide guztiei gure klubeko ibilbidean zehar egindako lana azpimarratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak