Bi menu izango dira: 18 urtetik gorakoentzat –20 eurotan– eta 17 urtera artekoentzat –13 eurotan–. Txartelak erosteaz batera, mahaiak ere erreserbatu beharko dira, eguneko antolaketara begira; izan ere, bazkarian parte hartzen dutenek lekua erreserbatzea komeni dela dio Eskoriatzako Udalak, kuadrillakoak elkarren ondoan esertzea bermatzeko. Horretarako, 650 49 51 66 telefono-zenbakira whatsapp-mezua bidali beharko da, izena eta lagun kopurua jarrita. Bazkalostea girotzeko, DJ Motorekin dantzaldia egongo da kiroldegian bertan.