Kultura etxeko eta kiroldegiko desfibriladoreak, erabilgarri

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 30a, 12:43

Desfibriladorea kultura etxeko sarreran.

Gailuak kultura etxeko eta Manuel Muñoz kiroldegiko eraikinen kanpoaldera atera dituzte, eta orain, uneoro, 24 orduz egongo dira erabilgarri.

Kultur etxean eta Manuel Muñoz kiroldegian aspaldidanik daude desfibriladoreak, baina, orain arte, eraikinak itxita egoten zirenean ezin izaten ziren erabili, eraikinen barrualdean geratzen zirelako. Joan den astetik aurrera, eraikinen kanpoaldera atera eta, beraz, orain, 24 orduz daude eskuragarri.

Desfibriladorea deskarga elektrikoak ematen dituen tresna da, bihotz-arazoren bat gertatutakoan taupaden erritmo normala berrezartzeko ezinbesteko tresna. Udal eraikinetan dauden bi desfibriladoreak geolokalizatuta daude; hau da, aparatua bere tokitik ateratzen den momentuan, larrialdi zerbitzuei abisua bidaltzen die eta emergentzia-plana aktibatzen du. Horrez gainera, aparatuak ahots bidez adierazten dio erabiltzaileari zeintzuk diren emergentzia zerbitzuak iritsi bitartean jarraitu behar dituen urratsak. Desfibriladore horiek erabilera errazekoak diren arren, formakuntza-saioak antolatzeko asmoa du Eskoriatzako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak