Astelehenean itxita egongo da Manuel Muñoz kiroldegia

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urtarrilaren 26a

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegia.

Urtarrilaren 29an, astelehena, Manuel Muñoz kiroldegia itxita egongo da legionelosiaren osasun baldintzak betetzeko behar diren prebentzio lanak egiteko. Itxiera kiroldegi osoari aplikatuko zaio, beraz, gimnasioak eta igerilekua ezingo dira erabili eta kirol jarduera guztiak ere bertan behera geratuko dira

Eskoriatzako Udaletik jakinarazi dutenez, martitzenerako erabilgarri izango dira kiroldegiko instalazioak. "Domeka arratsaldean hasita egingo dira lanok eta astelehen ilunkararako bukatuta egongo direnez, martitzenean normaltasun osoz zabalduko da berriro".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak