Maria Jara eskoriatzarra, Iñigo Monreal gasteiztarrarekin batera, Smallops-en sortzailea da. Klima-aldaketari aurre egiteko irtenbide berritzaileak bilatzea dute helburu, nanoteknologia erabilita, adibidez kudeatzeko zailak diren hondakinak oinarri dituzten bioerregaiak eta OPSak (karbonoan kapsulatutako burdinazko nanopartikulak) sortuz. Hala, biogasaren ekoizpena % 20 handitzea eta gas sulfhidrikoaren % 99raino ezabatzea lortu dute.
Ane Fernandez de Arbina gasteiztarrak Test4Safe-ko CEOan dihardu lanean. Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan graduduna da eta EHUren laguntzarekin, edarietan sumisio-drogak detektatzen dituen zerrenda erreaktibo bat sortu du. Droga horien eraginpean izaten diren bortxaketak saihestea du helburu nagusi.
Hiru Leinner horiek dira Mondragon Team Academykoak, Oñatiko Enpresagintza Fakultatearen nazioarteko ekintzailetza-unitatekoak. Eta beste biak Bartzelonako TeamLabs laborategikoak.
Bartzelonako Marta Manejak eta Huescako Hernan Hernandez Gloop eratu dute. Erabilera bakarreko plastikoa desagerrarazteko helburuarekin sortutako mahai-tresneria jangarriko marka da, hain zuzen ere Gloop. Koilarak, kafe-irabiagailuak eta lastotxo jangarriak eskaintzen dituzte, erabili ondoren gailetak balira bezala jan daitezkeenak.