Eskoriatza Lagunkoiako kideek berrartu egin dute egitasmoa

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 18a, 10:29

Eskoriatza Lagunkoiak diagnosia egin zuenekoa.

Erretiratuen proiektua aurkezteko bilera egin dute Edorta Zubizarretarekin, Eskoriatzako alkatearekin eta Dorleta Sologaistoarekin, Eskoriatzako Gizarte Ongizate zinegotziarekin.

Interesdunei jakinarazi nahi diete pandemia atzean utzita euren jarduerari berriro ekitea erabaki dutela –ekarpenak egiteko, eskoriatzalagunkoia@gmail.com helbidera idatzi daiteke–.

"Gure lan-ildoa herrian sor daitezkeen hobekuntzen ingurukoa da. Taldeko kide izateko baldintza bakarra erretiroa hartzea da, eta proiektu batean islatzea. Hala, aurreko urteetan hobekuntzak gauzatu ahal izan genituen herrian, alderdi urbanistikoetan, baita gizarte-ongizatearen hobekuntzarekin lotutako gaietan ere".

Ekarpen interesgarriak

Proiektua aurkezteko bilera egin dute Edorta Zubizarreta alkatearekin eta Dorleta Sologaistoarekin, Gizarte Ongizate zinegotziarekin. "Egin gabe geratu zirenen berri ere eman diegu; adibidez, aulki gurpildun bat plaza paretik pasatzeko galtzada-harria jarri bako pasoa jartzea, irisgarritasun lan batzuk, garraio publikorako hobekuntzak, ordenantza etxeko animaliendako…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak