Leintz Gatzaga eta Eskoriatza artean, auto batek istripua izan du Gaztañaudi auzoa pasatuta, zubiaren inguruan. 07:00etan izan da GI-3310 errepidean, eta Trafiko Zuzendaritzaren arabera, luizi baten ondorioz izan da istripua. "Auto gidaria Arrasateko Ospitalera eraman dute, baina ez da larria izan. Errepidea 08:30eak bueltan ireki dute, dena garbituta, eta garabiak kotxea eramanda".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.