Kaparrak taldearen emanaldia izango da zapatuan, Urrestilla tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 11a, 09:47

Kaparrak musika taldeakoak kontzertuan.

Kaparrak musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatu honetan, 22:00etan, Urrestilla tabernan. Bederatzi musikarik osatutako Aretxabaletako taldeak 2023ko San Migel jaietan eskaini zuen estreinako kontzertua, eta, oraingoan, Eskoriatzan izango da, runba estiloko musika aldarrikatzen.

Ekain Eriz eskoriatzarrak hartu berri du Urrestilla taberna kudeatzeko ardura, eta, urte berriarekin batera, kontzertu bat antolatzeko gogoa zuen. "Lagun minak dira Kaparrak taldeko musikariak; beraz, emanaldia eskaintzera animatu dira. Tabernako komunen sarreran jarriko dugu oholtza…", adierazi du Erizek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak