Pentsiodunen gutxieneko ordainsariaren gaineko mozioa onartuta

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 8a, 15:23

Eskoriatzako abenduko ez ohiko osoko bilkuran batutakoak.

Eskoriatzako udalbatzako kideek abenduaren 21ean egin zuten osoko bilkuran, aldeko zazpi botorekin (EH Bildu) eta aurkako hiru botorekin (EAJ) pentsiodunen gutxieneko ordainsariari buruzko mozioa onartu zuten, zenbait erabaki hartuta.

Pentsiodunen gutxieneko ordainsariaren gaineko mozioak honako erabakiak jasotzen ditu:

  1. EAEko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari demandatzea 1.080 eurora arte osatu dezatela pentsiodunen gutxieneko pentsioa 14 ordainsaritan, 2023ko urtarrilera arteko atzeraeraginezko ondorioekin.
  2.  EAEko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari jakinaraztea udal honen osoko bilkuran hartutako erabakia 2023ko abenduaren 21ean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak