Espainiar estatuko berrogeita hamar klub baino gehiago bildu ziren Valladolideko ekitaldian, eta, hiru uztai eta bi pilotekin egindako ariketarengatik jaso zuten zilarrezko domina.


Nahia eta Haizeder Arguiz ahizpa eskoriatzarrek zilarrezko domina eskuratu dute abenduaren 14tik 17ra bitartean, Valladoliden jokatu den gimnasia erritmikoko Espainiako Txapelketa absolutuan. Ipurua klubeko gimnastek, Eibarko senior taldeko Naroa Alonso, Arrate Bascaran eta Indira de Pinorekin batera lortu zuten domina.
Espainiar estatuko berrogeita hamar klub baino gehiago bildu ziren Valladolideko ekitaldian, eta, hiru uztai eta bi pilotekin egindako ariketarengatik jaso zuten zilarrezko domina.


Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.