6.101.465 euroko aurrekontua onartu dute Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 22a, 17:13

2024 urteko aurrekontua onartu du Eskoriatzako udalbatzak, abenduko ez ohiko osoko bilkuran. 6.101.465,43 eurokoa izango da, iazkoa baino %23 gutxiago (iaz, 7.932.926); EH Bilduren zazpi baiezko botorekin eta EAJren hiru ezezko botorekin onartu da.

"Aurten lizitazioak berritu behar izan dira, eta ahalegin handia egin da langileen baldintzak hobetzeko. Gainera, etxez etxekoa bezalako zerbitzuak, zaintzan eragin zuzena dute, eta, horietan baldintza duinak izan behar dira. Foru funtsa, berriz, 200.000 euro inguru gehigokoa aurreikusten dugu 2024rako. 3,6 milioi eurokoa, beraz laguntza ederra izango da", adierazi du Xabi Uriartek, EH Bilduko bozermaileak.

Inbertsio nagusiak zehaztuta

Gastu eta sarreren artean ez da margen askorik geratu, eta beraz, laster aktibatuko den soberakinetik bideratuko dituztela inbertsio berriak adierazi dute EH Bildutik. "Inbertsioak remanentetik bideratu nahi ditugu inbertsio gehienak. Aurrekontuetan sartuz gero, mailegu bat eskatu behar genuke finantzieroki kubritzeko gastuak eta sarrerak berdinak izan behar direlako. Beraz, nahiago dugu mailegurik ez eskatu, eta remanentetik eragin 2023ko aurrekontua ixten denean".

Onartu dituzten aurrekontuetan, azpimarratzeko inbertsioak Manuel Muñoz kiroldegiko ekipamenduetan egingo diren hobekuntzak (100.000 euro) eta Elizateetako beharrak asetzeko (65.000); iaz baino 40.000 euro gehiago, dirulaguntzak kontuan hartu gabe izango dira. Foru funtsa, berriz, 200.000 euro inguru gehigokoa aurreikusten dute 2024rako, "3,6 milioi eurokoa aurreikusten dugu. Beste inbertsioetako bat Geotermia sistemaren obra da. Egitea da gure asmoa, baina, aldaketekin. Honen berri emango dugu aurrerago…", adierazi du Xabi Uriartek, Eskoriatzako EH Bilduko bozeramaileak.  

Lizitazioak honako hauek direla adierazi zuten, aurtengoekin alderatuta:

Lorategi eta berdeguneen mantenua: 123.000 euro (2023) - 159.163 euro (2024)

Kale garbiketa zerbitzua: 168.000 euro (2023)  - 219.000 euro(2024)

Etxez etxeko zerbitzua: 200.000 euro(2023) - 319.500 euro (2024)

Oposizioak ezetza

Josu Ezkurdiak, EAJko bozeramaileak adierazi zuenez 2024ko aurrekontuak "eskasak" dira. "Inbertsio mailan, oso diru kopuru gutxi sartu dute. Esaterako, guk hirigintza batzorde batean planteatu genuen San Pedro azoko espaloi bat amaitzea, eta ez da agertzen aurrekontuetan. Musika eskola kultura etxera eramatea ere eskatzen genuen gure programan…,  eta aurrekontuetan ez da agertzen. Ea datorren urtean sartzen dituzten aurrekontuetan, esan dute baietz. Zorionez, partida bat dago kiroldegian, gimnasio berri bat egiteko. Proiektua guk kontratatu genuen, martxan dago, eta egingo da. Gobernuan sei hilabete egonda gero, gasolina gabe geratu direla ematen du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak