Elkartasuna adierazteko, frontenis eta eskupilota txapelketak antolatu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 20a, 12:16

Euskaraldian egindako frontenis txapelketako une bat.

Marixol Eskoitzara! lelopean, Gabonetako Elkartasun frontenis eta eskupilota txapelketak antolatu dituzte Eskoriatzako Sarek eta Ernaik: abenduaren 23an, frontenis txapelketa jokatuko da; eta hilaren 30en, eskupilotakoa. Biak bikoteka, Joseba Iñurrategi frontoian.

Hamabost euro ordaindu beharko da parte hartzeko eta aurten ez dela txapelketa mistoa izango adierazi dute antolatzaileek. Izena emateko, berriz, karteletan dagoen QR kodearen bitartez bete beharreko formularioa bete beharko da, nahiz eta txapelketa egunetan ere egongo den aukera izena emateko.

Sari ederrak

Partiduak 09:00etan hasiko dira eta finalaurrekoa eta finala 16:00etan jokatuko dira. Partida bakoitzak hamabost minutu iraungo du. Sariak honako hauek izango dira: Bergarako Zumelaga jatetxean bi pertsonarendako bazkaria irabazleentzat, Gerrigardo garagardo-sorta eta Atxaldeko gazta bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak