Trikitixa eta pandero doinuen artean egin dute dantzaldia Eskoriatzako Zaldibar antzokian

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 16a, 20:06

Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin dantzaldia izan da gaur arratsaldean Eskoriatzako Zaldibar antzokian. 20 lagunetik gora elkartu dira eta balsak, pasodobleak, tangoak, rantxerak eta bestelakoak jo dituzte bertaratu direnek dantzatu nahiz kantatzeko. Azaroan hasi ziren Eskoriatzan Gabonei ongietorria egiteko ekintzekin –Duo Imperialek eskaini zuen dantzaldia orduan– eta horren harira, hilero dantzaldi bat antolatzea erabaki du Eskoriatzako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak