Intxaurtxuetako Euskaltegi pareko plazan marrazki tailerra izan zen, txokolate-jana, txorizo egosien pintxoen salmenta, eta barra txiki bat ere jarri zuten. Amaitzeko, De Norte A Sur taldearen emanaldia izan zen; Gabon kantak eta flamenkoa uztartu zituzten, eta dantzarako tartea ere hartu zuten, plaza jendez betez.