Gabonetako parkerako begiraleak behar dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 18a, 11:29

Gabonetako parkea.

Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango da Gabonetako parkea, Manuel Muñoz kiroldegian, 3-12 urteko haurrei zuzenduta, eta begiraleak behar dituzte bertan lan egiteko.

Hala, abenduaren 26an igerilekuan izango da eta 27an eta 28an, kiroldegiko kantxan. Ordutegia, berriz, honako hau izango da: goizez 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Hala, Udaletik jakinarazi dutenez, begiraleak behar dituzte bi egun horietarako. Parkean lan egin nahi dutenek curriculuma helbide hauetako batera bidali beharko dute: hazi@eskoriatza.eus edo gazteria@aretxabaleta.eus. Informazio gehiago, udal webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak