Txistor-jana egiteaz gain, 22 otarre zozkatuko dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 15a, 10:44

Txistor-jana egin zuten beste edizio bateko irudia.

Olazar Erretiratuen Elkartekoen hitzordua datorren eguenean izango da, abenduaren 21ean. Txistor-janean izena emateko azken egunak martitzena eta eguena izango dira, eta, horretarako, 11:00etatik 12:00etara bitartean jubilatuen bulego joan beharko da, edo juntakoei abisu pasa. Hala, bertaratu nahi dutenek bazkide-txartela aurkeztu beharko dute, eta bost euroko fidantza jarri. 

"140 lagunendako izango da jana. Jubilatuen tabernan, gure joko-gelan, eta kultura etxeko lehenengo solairuko geletan batuko gara. Txistorraz gain, patata-tortilla eta postrea ere emango dugu. Bukaeran, urtero bezala, 22 otarre zozketatuko ditugu bazkide guztien artean", adierazi du Jasone Orbegozok, Olazar Erretiratuen Elkarteko kideak.

2023a amaitzeko, bestalde, urteko azken ekintza abenduaren 24an izango dute; hain zuzen ere, gaztaina erreak jango dituzte Fernando Eskoriatza plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak