Hitzekin jolasean diskoko musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Aiako musikariaren diskoan pop-rock doinuak izango dira nagusi, nahiz-eta estilo anitzekin jolasten duen.
Domekan izango da Esti Markez musikariaren kontzertua, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Iaz, Hitzekin jolasean (autoekoizpena) argitaratu zuen bakarkako bere lehenengo diskoa, eta bere ahots bereizgarri eta goxoarekin, ahots kordetan korapilatu gabe kantu freskoak eskainiko ditu Zaldibar antzokiko oholtza gainetik. Sarrerak salgai daude Manuel Muñoz kiroldegian, edo bibe.me webgunean, bost eurotan.
Hitzekin jolasean diskoko musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Aiako musikariaren diskoan pop-rock doinuak izango dira nagusi, nahiz-eta estilo anitzekin jolasten duen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.