Azken telefono kabina kendu dute Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abenduaren 12a

Eskoriatzako San Pedro auzoko telefono kabina kendu duten unea.

Gaur erretiratu dute Eskoriatzako San Pedro auzoan, Compostela taberna pareko telefono kabina. Vlok enpresako kideak 09:00ak aldera izan dira kabina kentzen, eta bertako bizilagun batzuk nostalgiaz bizi dute unea. Duela urte asko ez zuela funtzionatzen, eta telefono kabina hau kenduta, herrian ez da besterik geratzen.

Telefonica aspaldi hasi zen erretiratzen kabinak, eta, Eskoriatzan azken urteetan zenbait kendu dituzte. Dorleta auzoan eta Aranburuzabalan zeuden telefono kabina zaharrenak aspaldi kendu zituzten; Akeita alboan zegoena, telefono kabina berriagoa zena ere kendu zuten, eta, oraingo hau kenduta, Eskoriatzako telefono kabina gabe geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak