Haur eta gazte literaturako irakur gida argitaratu du HUHEZIk

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 11a, 14:39

Hiru ataletan banatuta daude liburuak: gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Adina ere gogoan izan dute.

Iaz haur eta gazteentzat euskaraz kaleratutako 225 liburu aztertu ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, eta 2022ko Haur eta gazte literatura irakur gida kaleratu du. Liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia ditu barne, eta sailkapen hori egiteko hizkuntzaren erabilera, literatura kalitatea eta gaien tratamendua aztertu dituzte, besteak beste.

Zortzi erakundetako hamalau profesional aritu dira gida osatzen, liburuzainak eta arloan adituak diren irakasleak, eta tartean dira Debagoienkoak ere: Mondragon Unibertsitateaz gain, jardun honetan aritu dira Aramaioko, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko udal liburutegiak, Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxea eta Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskola.

Ezarritako adina

2022an haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratutako liburu guztiak irakurri dituzte adituek, eta baita adin tarte bat esleitu bakoitzari ere. Halere, adierazi dute "orientagarria" dela: "Erritmoak, haurren zaletasunak eta abar sailkaezinak dira. Gure ustetan, haurrek liburuak askatasunez aukeratzea oinarrizkoa da, eta, funtsezkoa, irakurzaletasuna sortzeko".

Hemen argitaratutako gida.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak