Mari, Tartalo, Basajaun, Sugaar, Gaueko… eta nola ez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira protagonista Eskoriatzako Ibarraundi museoan egongo den euskal mitologiari buruzko erakusketan. "Etorri euskal mundu magikoa ezagutzera; gure arbasoen iruditeria osatu zuten eta oraindik gure herriaren memorian bizirik dirauten erraldoi, lamia, iratxo, herensuge, sorgin eta ezin konta ahala izaki fantastokien bizitokia", adierazi dute erakusketako antolatzaileek.
Erakusketaren ordutegia
Abenduaren 11, 12, 13, 14, 15, 18, 19, 20 eta 21ean 17:00etatik 19:00etara bitartean izango da ikusgai, eta, abenduaren 16, 17, 22, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30ean, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara.