Goizean, umeendako, Aireportuan ikuskizuna egin dute Potx eta Lotx pailazoek Zaldibarren eta gero, herriko plazan jarritako karpan, ospakizunei ekin diete. Txalaparta eta bertso emanaldiak egin dituzte eta kantu-bazkaria ere bai, Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin. 120 lagun elkartu dira bazkaltzeko, inoiz baino gehiago.