Amazonia gerturatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Eskoriatzan

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 25a, 10:57

Ez gara jaitsiko lana erakutsi zuten atzo iluntzean Pirritx Porrotx eta Marimototsek –taulagainera igo ziren beste lagun askorekin batera–, eta beste behin, Manuel Muñoz kiroldegiko harmailak bete egin ziren ikuskizuna ikusteko. Amazoniak duen garrantziaz, eta orokorrean ingurugiroaren garrantziaz kontzientzatzen saiatu ziren pailazo ezagunak. 

Atzo Eskoriatzako kiroldegian batu ziren haur eta gurasoek –bete egin zen ostera ere– une batez Amazonian zeudela pentsatu zuten. Bertara egiten dute-eta bidaia pailazoek. Hala, Marimotots zuhaitz baten adarburura igotzen da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraitzen diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira. Hori da Pirritx, Porrotx eta Marimototsek atzo erakutsi zuten lana, eta taula gainean beste lagun batzuen babesa ere izan zuten, tartean egon zen, esaterako, Porrotxin. Ez gara jaitsiko! lanean ekologiaz, Amazoniaren beharraz eta ingurugiroaz egin zuten berba. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak