Aurreko urteko azaroan sortu zuten eskoriatzarrek Itzartu Gazte Asanblada, "Eingeike kultur taldearen alternatiba gisa sortu genuen, buelta bat ematea zen ideia eta herriari bultzada bat ematea", azaldu du Leire Lezeta asanbladako kideak.
Ordutik, buru-belarri aritu dira lanean gazteak, eta egindako lana "aitortzeko" ospatuko dute eguna: "Lehenengo, presoen aldeko manifestaziora etortzera gonbidatuko ditugu gazteak; gero, poteo musikatuarekin jarraituko dugu, eta, amaitzeko, afaria egingo dugu Kultur Etxean".
Etorkizun oparoa
Izandako urtea ikusita, "esperantza" dute kideek Itzartuk urte gehiago beteko dituela, eta aurrera begira jarriak dira: "Hilabetero bilerak egiten saiatuko gara. Behin urteko helburuak zehaztuta, eta horiek kontuan izanda, erabakiko dira hilero egingo diren ekitaldi eta dinamikak; batzuk talde barrurako izango dira eta besteak ez".