Krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari ateak zabaldu nahi dizkio Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak liburuxkak. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira testuetan, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari. Gai horien zertzeladak emango ditu Jokin Bergarak liburuaren aurkezpenean.
Testuinguruan jartzeko, Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da Bergarak idatzitakoa, eta erosgai dago Txalapartan.
