Telmo jaia ospatuko dute zapatuan, hirugarren aldiz

Hasier Larrea 2023ko aza. 16a, 17:28

Gazte talde batek "katxondeoan" sortutako ospakizuna hazten doa poliki-poliki, eta aurkeztu duten egitarauak "seriotik gutxi" duen arren, Kontzejupe inguruan giroa sortzeko nahikoa izango da. Arratsaldetik gauera trikipoteoa, DJ Motoren saioa eta errifen zozketa egingo dute.

Pandemiaren testuinguruan sortu zuen lagun talde batek Telmo eguna: "Eskoriatzarrok parrandan Aretxabaletan edota Arrasaten batzen ginen, eta amorru pixka bat ematen zigun; zergatik ez gara ba herrian elkartuko? Horren aitzakian ospakizun egun bat asmatu genuen, Telmo eguna. Telmo kuadrillakook kalera ateratzen dugun panpina da, pixkanaka gero eta ezagunago egin dena. Haren omenezko ospakizuna da, beraz, Telmo eguna", azaldu du Arane Zubiak.

2021ean egin zuten lehena, azaroan, eta badirudi ohitura bihurtzen doala: "Azaroa nahiko hilabete tristea denez, egokia iruditu zitzaigun orduan antolatzea. Lehen Telmo egunean jende piloa etorri zen, jolasak egin genituen eta oso ondo pasa genuen guztiok. Indarra hartu du, jendeak galdetzen digulako noiz izango den hurrengoa".

Bada, zapatu honetan izango da, hilaren 18an. Egitarautik azpimarratzeko ekintzak trikipoteoa, DJ Motoren emanaldia eta rifen zozketa dira; egunean bertan erosi ahalko dira txartelak, eta urdaiazpiko-hanka bat egongo da jokoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak