Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Luis Ezeiza ikastetxeko Haur Hezkuntzako patioko aterpean elkartu dira hainbat guraso eta haur. Bertan Errekina eta Gaztainak erreko ditugu kantuak abestu dituzte, eta, ondoren, Koldotxo Guraso Elkarteak danbolinean erretako gaztainak jan dituzte. "Ekintza honekin Eskola Komunitatean bizikidetza sustatzeko eta euskal ohitura eta kultura indartzeko ahaleginak egin ditugu", adierazi dute partaideek.