Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek gaur, egubakoitza, azaroaren 10a baino lehen izena eman beharko dute argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo 628 53 23 03 telefono zenbakira deituz.
Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Eskoriatzako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu Kit programaren baitan, etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko helburua duen kanpaina antolatu du. Azalpen-tailer batekin hasiko dira: Aurreztu dirua eta irabazi osasunean zure etxebizitzan izenekoa azaroaren 15ean izango da, 18:30ean, Ibarraundi Museoan. Bertara joateko izena eman behar da.
Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek gaur, egubakoitza, azaroaren 10a baino lehen izena eman beharko dute argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatziz edo 628 53 23 03 telefono zenbakira deituz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.