
Leintz Eskola Kiroleko kirol egokituko saileko gazteak punteria probatzen.
Joan den zapatuan, azaroaren 4an, Leintz Eskola Kiroleko kirol egokituko saileko gazteen bisita izan zuten Axtroki Arku Tiro taldeko kideek, Joseba Iñurrategi frontoian. 11:00etan batu ziren Eskoriatzako arkulariekin, eta arkuarekin euren punteria probatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren lagunek. Saioa amaitzean, talde argazkia atera zuten.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.