Asteburuan, Espainiako moto-kros txapelketan arituko dira Testa anaiak

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urr. 31a, 15:31

Enaitz eta Aratz Testa motorzale eskoriatzarrak.

Enaitz eta Aratz Testa motorzale eskoriatzarrak autonomien arteko Espainiako moto-kros txapelketan lehiatuko dira asteburu honetan, azaroaren 4an eta 5ean, Talavera de la Reinan (Toledo). Euskadiko selekzioa ordezkatzen izango dira biak; bata, 125 cc-ko kategorian, eta, bestea, 85 cc-koan.

Espainiako txapelketan, Euskadiko selekzioko sei pilotu arituko dira. Hiru, 85 cc-ko kategorian eta beste hiru, elite mailan, 125 cc-ko kategorian. Hautatutako sei pilotuetatik bi pilotu dira Eskoriatzakoak. Enaitz Testa elite mailan lehiatuko da bere Yamaha YZ 125arekin eta Aratz Testa bere Yamaha YZ 85arekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak